jueves, 26 de abril de 2012

Aste honetan Prezi web gunea lantzen egon gara, hona hemen Prezi buruzko informazio zati txiki bat, gaia ulertzen joan ahal izateko....


PREZI:  Prezi aurkezpenak egiteko aplikazio bat da. 
Orain arte erabili izan diren diapositiba tradizionalak eta banatuak (banan-banan agertu izan direnak) alde batera uzten dira eta beste modu dibertigarriago batean funtzionatzen duen euskarri bat jartzen da praktikan. Lamina infinitu batean kokatzen dira irudiak, testu, bideo edo bestelako objektuak, geroago modu ordenatu batean aukreztuko direnak.


Aplikazio honek aurkezpen ez-lineal bat egiteko aukera ematen du, mapa bisual batean zoom-arekin jolastuz. Objektuen eta markoen arteko bide bat eratu daiteke eta horrela erabiltzaileak finkatutako ordena jarraitu daiteke aurkezpena egiterakoan. 

Aurkezpena nabigatzailearen lehio berri batean egin daiteke eta nahi izanez gero, interneta erabili gabe aurkeztu daiteke aurretik deskargatuz gero.

Prezi buruzko informazio hau, mondagon.edu web gunean bilatzen aurki dezakezue!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario